Juan Luis Artabe

Juan Luis Artabe Rodríguez, Zornotzan jaioa, 1958ko urriaren 13an. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon eta Donostian. Eta Itzultzaile Gaitasun Agiria lortu zuen Martuteneko Iitzultzaile Eskolan. Itzultzaile lanetan jardun du, ia berrogei urtez, Galdakaoko Udaletxean. Eukarazko klaseak eman zituen herriko Zornotzako gaueskolan eta AEKn, bai eta Bilboko Ulibarri Euskaltegian eta Donostiako Eraiki Euskaltegian. Hortaz gain, antolatzailea izan da hainbat ekintzetan, Galdakaoko inauteriak, sanjuanak, gabonetako progamak eta abar garatuz, bai eta Zornotzako Bizkargiko santikurtzak, sanjuanak eta abar, batzuk urte luzez. Zornotza Eginez plataformako zerrendaburu izan zen Amorebieta-Etxanoko udal hauteskundeetan. Fermín Ajuria Astoreka historialariak idatzitako “Klase Sorkuntza eta Faktore Politikoa – Formación de la Clase y Factor Político” liburuaren itzulpena egin zuen. Zornotzako politikari eta kulturari buruzko zenbait artikulu ere idatzi izan ditu.

Foto per a Juan Luis Artabe